Debabarreneko egoerarik onena izaten segitzen du Soraluzek COVID-19 koronabirus datuei dagokienez. Gaur argitaratutakoen arabera, azken zazpi egunotan ez da positibo berririk atzeman; azken 14 egunotan, berriz, 6 positibo besterik ez dira atzeman. Horri esker, intzidentzia-tasa metatua 100era gerturatzen ari da. Eskualdeko gainerako herri guztiak, berriz, gorri daude.
Soraluze izan ezik, Debabarreneko gainerako herri guztiak gorri egon arren, apurka-apurka jaisten ari da atzemandako positibo kopurua eta baita ere intzidentzia-tasa metatua, batez ere, kostaldeko herrietan.
Deban zein Mutrikun, bietan jaitsi da 1.000tik. Mendaron, berriz, 1.000tik gorako intzidentzia-tasa metatua izaten segitzen dute eta Eibarren gainditu dute 1.000ko langa hori azken astebetean.
Datuak
Hona hemen uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitarteko datuak, herriz herri: