Guztira, milioi bat euroko partida bideratuko du eta honako jarduerak dituztenek eskatu ahal dituzte: behi-azienda (haragia, esnea); ardi eta ahuntz azienda; sagardoaren elaborazioa; txakolinaren elaborazioa eta behi azienda suharra.
Gehienezko kopurua
Eskaera baldintzak betetzen dituzten sektoreek zuzenean jasoko dute Diputazioaren dirulaguntza. Hori bai, jarduera bakoitzak gehienezko laguntza jaso ahal izango du.
Gaur, eguaztena, argitaratu dituzte dirulaguntza horien gaineko deialdia eta xehetasunak. Informazio guztia HEMEN klikatuta kontsulta daiteke.