Pasa berri den zapatua jai-eguna izan zenez, hainbat saltokik oporrak hartzeko aprobetxatu eta hilaren amaiera ingurura arte ateak itxita izango dituzte.
Beste batzuek, berriz, abuztuko hasierako egunetan zabalik eutsiko diote eta hilak aurrera egin ahala erabakiko dute noiz hartu opor egunak. Eta beste saltoki askok ez dute ezta itxi ere egingo.
Ordutegiak
Hona hemen saltokien ordutegiak:
- Benan (Errekaldeko saltokia): 09:00etatik 13:00etara egunero zabalik.
- Errekaldeko farmazia: gaur itxita. Osterantzean, astelehenetik barikura zabalduko du 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. (Baliteke abuztuan egun batzuetan ixtea, baina oraindik ez du erabaki; erakusleihoan iragarkia jarriz jakinaraziko du hori).
- Benito altzariak: 09:30etik 12:30ak arte; abuztuaren 9tik 31ra itxita izango da.
- Belarrak: astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara.
- Josu bitxi-denda: abuztuko lehen eta azken asteak 10:00etatik 13:00ak arte zabalik. Erdiko asteak itxita.
- Txuritxu goxo-denda: abuztuaren 2tik 28ra itxita.
- Musta: astelehenetik zapatura, 09:00etatik 13:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte. Domeketan, 10:00etatik 13:00ak arte eta 18:00etaatik 20:00ak arte.
- Correos: 08:30etik 14:30ak arte. Astelehenetik barikura.
- Marimar harategia: 08:00etatik 12:30ak arte. Hainbat egunez ixteko asmoa du, baina oraindik ez du erabaki noiz.
- Bolintxo okindegia: egunero zabalik, 08:30etik 13:00ak arte, asteburuak barne.
- Kooperatiba: astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30ak arte eta zapatuetan, 08:30etik 13:00ak arte.
- Iratxo goxo-denda: astelehenetik domekara, egunero zabalik, 07:00etatik 13:00ak arte.
- KLB: irailera arte itxita, bajarengatik.
- Mendizabal okindegia: astelehenetik zapatura, 08:30etik 13:00ak arte. Domeketan itxita.
- Iñarra harategia: abuztuaren 31ra arte itxita.
- Criado fruta-denda: abuztuaren 5era arte, 09:00eteatik 13:00ak bitartean. Gero, abuztuaren 30era arte itxita.
- Burdindegia: 09:30etik 13:00ak arte zabalik, astelehenetik zapatura.
- Kalebarrengo farmazia: 09:00etatik 13:00ak arte eta 16:30etik 20:00ak arte eta abuztuaren 7an eta 14an, 09:00etatik 13:30ak arte.
- Me gusta la fruta: egunero zabalik, 09:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 21:00ak arte.
- Arcelus saltokia: 10:30etik 13:00ak arte astelehenetik zapatura zabalik. Abuztuko azken astea itxita.
- Etxabe harategia: abuztuaren 20ra arte 08:00etatik 13:30ak arte zabalik. Abuztuko azken astean itxita.
- Vidal fruta-denda: abuztuaren 2tik 30era itxita.
- Auto-servicio Amparo: abuztuaren 27ra arte itxita.
- Estankoa: irailaren 1era arte itxita.
- Triskel: 09:30etik 13:00ak arte. Abuztuaren 7tik 30era itxita.
- Mapfre aseguruak: abuztuaren 6ra arte, 10:00etatik 13:00etara. Gero abuztuaren 31era arte itxita.
- MGS aseguruak: abuztuaren 30era arte itxita. Edozer beharretarako: 665744055 (Verónica) edo 943427726 (Donostiako bulegoa)
- Baserritarrak:
- Arizaga eta Osuma: martitzenetan eta eguenetan Plaza Berrian eta zapatuetan Plaza Zaharrean.
- Lesarri eta Egotza: zapatuetan Plaza Zaharrean.