SAPA erabat hustuko dute

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 30a, 09:01

Udal jabetzakoa den pabiloiarekin hasi ziren SAPA lantegia husten eta datozen asteotan, gainerako pabiloiak husten segituko dute. Horren ondorioz, SAPAko iturritik lantegi amaierara bitarteko aparkalekuak ezin izango dira erabili.

Egunotan, SAPAko pabiloi nagusiko makinak eta trasteak ateratzen eta eramaten ari dira, beheko solairukoak. Horren ondoren, goiko solairuko makinak aterako dituzte. 

Esandakoaren arabera, abuztu guztia edo ia guztia beharko dute herriko lantegi historiko hura guztiz husteko.