Kiroldegiari dagokionez, astelehenetik goizez bakarrik zabaltzen ari dira, 09:00etatik 13:00ak arte. Horrela segituko dute abuztuaren 9ra arte. Ondoren, itxita izango da abuztuaren 22ra arte eta gero, irailaren 1era arte goizez zabalduko dute.
Udaletxeari dagokionez, berriz, harrera zerbitzuak betiko ordutegia izango du, 09:00etatik 14:00ak arte. Gizarte Zerbitzuek ohiko zerbitzua eskainiko dute eta Bake Epaitegia eguenetan zabalduko dute, urte osoan moduan.
Azkenik, anbulatorioari dagokionez, han ere ohiko ordutegiari eutsiko diote, hau da, 08:00etatik 15:00ak arte. Hori bai, medikuak, behintzat, txandaka ari dira lanean, oporrak hartu ahal izateko.