Nahi baino gutxiago

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 31a, 09:01

Jokin Arizaga odola ematen, joan den barikuan.

Joan den barikuan, uztailaren 23an egin zituzten uztaileko odol ateratzeak. 45 emaile behar zituztela jakinarazi zuten elkartetik, udan jaitsi egiten baita odol emaile kopurua. Baina 30 bertaratu ziren bakarrik. Hurrengo hitzordua irailean izango da.

Herriko jaien datak zirelako, uda delako, opor garaia delako… Arrazoia zein den jakin barik, Soraluzen ere joera orokorra eman zen joan den barikuko odol ateratzeetan eta azkenaldiko emaile kopururik txikiena bertaratu zen.

Hori bai, odol emaile berriren bat zein beste animatu zen odola ematera eta hori beti da albiste ona.

Kontuak kontu, opor aurrekoak eginda, irailean izango da odola emateko hurrengo hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.