Gorri egoteaz gainera, Soraluzen eta Mutrikun ez ezik, eskualdeko gainerako herri guztietan gorako joerari eutsi egiten diote azken egunotan. Gainera, Eibar, Elgoibar zein Deba 1.000ko intzidentzia-tasa metatura ari dira ailegatzen.
Mutrikun, berriz, gutxi bada ere, apurtxo bat behera egin dute atzemandako positiboek. Eta Soraluzen, uztailaren 22ko egoerarekin alderatuta, erdira baino gehiago jaitsi dira datuak.
Herriz herrikoak
Hona hemen uztailaren 21etik 27ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 143 888,11
- Elgoibar 67 857,89
- Deba 25 953,60
- Mendaro 12 756,50
- Mutriku 29 1336,09
- Soraluze 2 201,31
- Debabarrena 278