Herriko musikariak kaleak alaitzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 28a, 15:14

Joan berri diren egunotan, herriko musikariak fin-fin ibili dira kalerik kale.Txistulariek kontatu dutenez, poz handia eman zieten Mesedeetako egoiliarrei txistu doinuak bertaraino eramanez. Txarangak, berriz, jarraitzaile asko dituela ikusi da; Marras bera ere Galtzagorriek oroitu zuten. Santa Ana egunean, berriz, dultzainen doinu indartsuek herriko auzo eta bazter guztiak zipriztindu zituzten, goizean goizetik iluntzeraino. Honako hauxe Txurrukeneko bizilagun batek esandakoa da: Ze poza txurrukeneraino be ailegatzia!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.