Dantza-jauzien zirkulua Zubian

Egoitz Unamuno 2021ko uzt. 27a, 10:56

Dantza-jauzien zirkulu jendetsua osatu zuten atzo Zubian. Zuzeneko musikaz lagunduta, berrogeita hamarren bat herritarrek egin zuten dantzan ordubete inguru iraun zuen saio irekian. 'Plazentziatarrak' piezarekin batera, beste hainbat ere dantzatu zituzten: Zazpi jauzi, Azkaindarrak, Ainhoarrak... Horrenbestez, herriko dantzazaleek arrakastaz plazaratu zuten Urrats dantza taldeak sustatuta martxoan abiatu zuten proiektua. Argazkiak: Jon Agirre eta Arkaitz Arana.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.