Denetariko eskaintza izan zen artisautza azokan

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 26a, 17:49

Atzo, eguerditik aurrera, bisitari dezente ibili zen artisautza azokan. Ohi baino saltoki gehiago ere baziren eta ondorioz, orotarikoak izan ziren saltokietako produktuak. Eskuz landutakoak ikusteaz gain, erosi ere askok erosi zituzten. 

Heldunedako, nagusiendako, umeendako, jateko, janzteko, dekoratzeko, dotoretzeko… denetariko produktuak izan ziren atzoko azokan. Plazako karpako buelta osoa bete zuten artisauek, segurtasun distantziak tarteko, eta, pasaizian zein bertara propio joanda, herritar askok aprobetxatu zuen zeor edo zer erosteko aukera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.