Jotekin jo ta fuego

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 26a, 13:40

Nafarren ikurretako bat diren joten enbaxadore izan ziren Jotas Navarras taldeko kideak. Atzo eguerdian, indartsu eta umoretsu kantatu zioten San Fermini, amei, pertsona nagusiei, ardoari… eta zelan ez,  baita Nafarroari ere, besteak beste. Frontoiko ia jarleku guztiak beteta zirela, kantuan lagun izan zituzten bertaratu ziren ia ikusle gehienak.