Gozoago ezin

Ubane Madera Zangitu eta Egoitz Unamuno Loidi 2021ko uzt. 25a, 13:23

Atzo, zapatua, curryarekin, martorriarekin, mariskoarekin, kokoarekin… eta mimo handiarekin prestatu zituzten arrozak Maroko, Sahara, Venezuela, Pakistan eta euskal jatorriko herritarrek Munduko Arrozak kulturarteko topaketan. Arrozez gain, Henna tatuajeak, umeen eskulanetarako gunea, mundu osoko musika eta Arantza eta Pantxoren kantu emanaldia ere izan ziren. "Ezin gozoagoak izan ziren arrozak eta pertsonen arteko harremanak", adierazi du Arrate Espilla Pil-pileaneko aniztasun teknikariak. Hain zuzen, horixe zen ekimenaren helburua, hainbat jatorritako herritarrak elkarrekin harremantzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.