Mikel Oregi Cacho soraluzetarrak eta Martin Rekalde eibartarrak kantu zaharrak eta berriak uztartu zituzten Polo Opuesto rap taldearen atzoko saioan. Zale ugari izan zituzten frontoian, herrikoak zein kanpotik etorritakoak. Euretako askok buruz zekizkiten rap taldearen kantuak eta txaloka eta eskuekin erritmoa markatuz jarraitu zituzten. Protesta kantu gordinak ziren gehienak, sistemari aurre egiteko gazteak mugi daitezen ozen aldarrikatuz.