Musika, koplak eta dantza tradizionalak uztartzen dituen ikuskizuna

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 24a, 09:01

Astelehenean, musika, koplak eta dantza tradizionalak uztartzen dituen Koplariak izeneko ikuskizuna taularatuko du Korrontzi folk taldeak. Xabier Amuriza bertsolariaren hitzei musika jarrita osatu dituzte kantuak eta koreografiak, berriz, Oinkari Dantza Taldeko dantzariek interpretatuko dituzte. Sarrerak Iratxo goxo-dendan daude salgai, 5 euroan. Argazkiak: Alex Amor Berraondo.

Korrontzi taldearen hamargarren diskoa da Koplariak. Agus Barandiaranen (Korrontzi) eta Xabier Amurizaren arteko lankidetzaren fruitua, hain zuzen ere. Disko hori taularatzeko, Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeak ipintzen ditu dantza tradizionaletan oinarritutako koreografiak, saio ikusgarria eskainiz.

Soraluzen, Arane kiroldegian aurkeztuko dute Koplariak, astelehenean, 19:30ean. Arane kiroldegian.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.