Soraluzen hobetzen, eskualdean gorritzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 23a, 14:35

Debabarreneko herri guztiak eremu gorrian sartuta daude COVID-19 koronabirusaren kutsatze datuei dagokienez. Soraluze eta Mutriku dira positibo kopurua gutxitu duten herri bakarrak, gainerako herri guztietan gora eta gora doaz.

Azken egunotan, nabarmen egin du gora eskualdeko herrietako intzidentzia-tasa metatuak, Mutrikun eta Soraluzen izan ezik. Azken bi horietan behera egin du. Edozelan ere, Mutrikukoak 1.000ko langa gainditzen segitzen du.

Hona hemen uztailaren 16ik 22ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar    114       633,33
  • Elgoibar  52      649,92
  • Mendaro   9      472,81
  • Deba     32       696,86
  • Mutriku   35      1392,55
  • Soraluze  5      402,62
  • Debabarrena  247