Jostunak, margolariak, bitxi-egileak, gazta-egileak, gozogileak, jantzi-egileak… Denetarik izango da domekako azokan. Berritasunen artean, Charo eta Dina artisauek ere hartuko dute parte; jostunak dira biak eta Charok margotu ere egiten du.
Horrekin batera, orain arte bakarrik Gaztañerre azokan parte hartu duen Antxon Fresnedo artisaua ere gehitu da domekako hitzordura.
Gainontzean, herritarren artean dagoeneko ezagun askoak diren artisauek hartuko dute parte. Besteak beste, aipagarria da azokan izango den jatorri aniztasuna.
Hona hemen partaideen zerrenda:
- Orratz
- Kilikilima
- Aupa Gu!
- Oparitxoak
- Saadia
- Damy
- Dina
- Charo
- Reciclajes Edwin
- Antxon Fresnedo
- Egotza Gazta