Jan-edan gozodun poltsen zozketa eta pandemiako lehen bingoa egin dituzte Itxaropena elkartean

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 22a, 18:14

Gaur, eguena, 50 poltsa zozkatu dituzte Itxaropena Nagusien Elkarteko bazkideen artean. Jairik ospatu ez arren, datozen egun hauek herriko jaien datak direnez, jan-edan gozo askoak oparitu dituzte: xanpaina, esparragoak, Egotzako gazta, gozoak… Hantxe daude, elkarteko areto nagusian, irabazleen zain. Gaur eta bihar har daitezke. Artikulu barruan dago irabazleen zerrenda. Argazkiak: Nikolas Morillo eta Ubane Madera.

Zozketaren ondoren, pandemia garaiko lehen bingoa egin dute. Garrantzitsua izan da bertaratu diren askorentzat, benetan gogotsu baitzeuden. Kontatu dutenez, ekitaldiaren ordua baino ordu erdi lehenago hainbat bazkide ya barrura sartzeko zain zeuden. Elkarteko zuzendaritzak esplikatu du justu gaurko ekitaldia izan dela pandemiaren zelanbaiteko ondorengoa markatzeko egin duten lehena.

Poltsei dagokienez, gaur bertan jaso daitezke eta baita bihar ere, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara. 

Hona hemen irabazleen zerrenda:

  • Maria Asuncion Argarate Maiztegi
  • Tomas Gutierrez Altzola
  • Raquel Lopez Rodriguez
  • Francisco Arana Agirre
  • Jose Antonio Calles Prieto
  • Blanca Oregi Bolunburu
  • Urrategi Gantxegi Unanue
  • Maria Cleofe Benito Serna
  • Ana Rosa Laskurain Larreategi
  • Santiaga Hurtado Davila
  • Maria Pilar Iñarra Larrañaga
  • Natalia San Jose Alonso
  • Jesusa Gallastegi Berriozabal
  • Mari Carmen Aranberri Arano
  • Pedro Maria Elizburu Kortaberria
  • Jose Luis Guridi Ugalde
  • Remedios Gonzalez Millan
  • Begoña Txurruka Olabarria
  • Basilisa Gisasola Aranbarri
  • Angelita Portu Aragon
  • Emiliana Carrasco Cordero
  • Jose Luis Moya Barrocal
  • Soledad Del Bosque Zarobe
  • Maria Luisa Alberdi Aizpurua
  • Maria Arantza Alberdi Iriondo
  • Elena Perez San Jose