BIDEO ELKARRIZKETA

"Esperientzia handiagoa dugu eta uste dut kontzertua askoz ere politagoa izango dela"

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 22a, 13:00

Martin Rekalde eibartarra eta Mikel Oregi dira Polo Opuesto (RAP). Bihar, barikua, kontzertua eskainiko dute frontoian, Rebel Noise taldearekin batera. Hirugarren talde bat ere etortzekoa zen (Sentenciados), baina COVIDaren ondorioz, ezin izango da bertaratu. Orain, Galtzagorriak kolektiboa hirugarren talde bat lortzeko aukera aztertzen ari da. Edozein modutan, 18:30ean hasiko dira kontzertuak. Mikel Oregi Cachok esan duenez, eurendako debut modukoa izango da biharko kontzertua. Argazkia: Fernan Oregi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.