Joan den aste osoa eman zuten SAPAren lehen pabiloia husten, enpresak Udalari emandako pabiloia alegia. Bertan zeuden makina guztiak atera zituzten, bi izan ezik.
Laga zituzten biak, duten balio historikoarengatik laga zituzten han; bata da kanoien tutuak egiteko makina eta bestea barrenadora edo tutu horiek garbitzeko makina (argazkietan). Gainerako makina guztiak txatarretara bota zituzten, langileek emandako azalpenen arabera, inguruko museoetan galdetuta, intereseko makinak handiegiak zirelako eta gainontzekoekiko ez zutelako interesik.
Estalitako gunea
Kontuak kontu, behin pabiloia hustuta, datozen hiru hilabeteotan esparruaren kutsadura azterketa egingo dute. Haren emaitzek esango dute zelako neurri zuzentzaileak aplikatu beharko diren eta zein ezaugarritako aisialdi gunea eraiki ahal izango den bertan.
Udal Gobernuaren lehentasuna da estalitako aisialdi gunea eraikitzea, ahal dela, lantegi zaharraren egitura baliatuta.