Azken zazpi egunotan, atzemandako positibo kopurua apaltzeari esker, herriko intzidentzia-tasa metatua 578,76koa da orain. Beraz, barikutik hona erdira jaitsi da berau.
Hori bai, atzera ere goranzko joera hartu dute datuek, oro har, eskualdeko herri guztietan moduan. Eibar, adibidez, eremu gorrian sartu da, baita Deba ere eta Mutrikuk bertan jarraitzen du, joan den astetik. Horrez gainera, Elgoibarrek goranzko joera etengabekoa du eta semaforoa laranja kolorean dauka.
Debabarrenean, Mendarok du egoerarik onena; azken zazpi egunotan ez dute positiborik atzeman eta intzidentzia-tasa metatua da 94,56.
Hona hemen uztailaren 12tik 18ra bitarteko datuak, herriz herri:
Eibar 88 433,14
Elgoibar 31 329,29
Mendaro 0 94,56
Deba 21 421,79
Mutriku 41 1411,37
Soraluze 6 578,76
Debabarrena 187