Harreraren saskia Etzozi Larrañagarendako

Erredakzioa 2021ko uzt. 18a, 08:21

Harrera Elkarteak zozkatu duen saskia Etzozi Larrañagari egokitu zaio. Saritutako zenbakia izan da: 5486. Elkarteak eskerrak eman dizkie errifa erosi eta zozketan parte hartu duten herritar guztiei.

Harrera Elkartea 2012an sortu zuten eta bere helburua da espetxetik edo erbestetik itzuli diren herritarrei "ahalik eta laguntza handiena ematea jendartean egokitzeko eta haien bizitza berria duintasunez eraikitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.