Atzo, eguena, atzeman zuten azken positibo soraluzetarra. Baina azken zazpi egunotatik hirutan, 0 positibo izan dira herrian. Gauzak horrela, badirudi apaltzeko joera hartu dutela datuek. Hori bai, azken 14 egunen ondorioz, oraindik orain altua da herriko intzidentzia-tasa metatua: 1.409,16.
Debabarrenean, berriz, bestelakoa da egoera. Egunetik egunera gora doaz hainbat udalerritan atzemandako positiboak, Mutrikun, adibidez. Han ere, intzidentzia-tasa metatuak gainditu du 1.000ren langa eta Eibaren eta Elgoibarren ere ugaritzen doaz positiboak. Azken bi udalerri horietako semaforoa laranja kolorera iristeko puntuan dago.
Hona hemen uztailaren 9tik uztailaren 15era bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 60 298,46
- Elgoibar 23 294,63
- Mendaro 1 94,56
- Deba 6 183,38
- Mutriku 39 1035
- Soraluze 11 1409,16
- Debabarrena 140