Bizikidetza lantzen jarraitzeko dirulaguntza

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 16a, 10:57

Bizikidetza lantzeko egindako jardunaldietako bat.

Soraluzeko Udalak 7.187 euroko dirulaguntza eskuratuko du Giza Eskubideetako eta Kultura Demoratikoko Zuzendaritzarengandik, Diputaziotik. Bizikidetza Lantzen programaren barruan dauden udalerrietan proiektuetarako da dirulaguntza hori. Gipuzkoan, guztira, 140.000 euro bideratuko dira lanketa horretarako.

Gipuzkoan, 20 udalerrik eskuratuko dute bizikidetza proiektuak garatzeko laguntza, tartean, Soraluzek.

Izan ere, 2016an eratu zuten Bizikidetza Mahaia udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek. Baketik Fundazioak bideratzen du mahai hori eta azken urteotan, bizikidetza sustatzeko hainbat ekitaldi egin dituzte herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.