Bihar, barikua, gauerdian itxiko dute autobideen arteko lotunea, zapatuko goizaldeko bostak arte. Arrizabalaga eta Barrundia tuneletako horma pikoak garbitzeko itxiko dute lotune hori.
Bitarte horretan, Gasteizetik Bilborantz doazen ibilgailuek bi aukera dituzte: AP- 1eko Bergara Hegoaldeko 133. irteeran atera eta GI-627 errepidetik Eibarko AP-8ko sarreran berriro autobidea hartu edo Elgoibarko AP-8ko 64. irteeraraino jarraitu eta hango biribilgunetik autobidera sartu Bilborako noranzkoan.