ELKARRIZKETA

I. Urban Highline topaketa eta ikuskizuna domekan

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 15a, 08:28

Domekan, Euskal Herrian egingo den I. Urban Highline topaketa eta ikuskizuna egingo dute Soraluzen. Euskal Herri osoko orekariak bertaratuko dira. Batzokitik kiroldegiraino bost soka zintzilikatuko dituzte ibai gainetik eta han ibiliko dira egunean hainbat bider. Besteak beste, arratsaldean, soka gainean musika joko dute, malabarak egingo dituzte eta punta batetik bestera zeharkatuko dituzte sokak. Slakherria elkarteak antolatu du ekimena eta Highline ikuskizuna ez ezik, egun osoko egitaraua iragarri dute, tailer eta guzti.   

Domekan, 11: 00etan hasiko da eguna. Goiz-eguerdi parte horretan, slacklinea, kendama eta oreka lantzeko tailerrak izango dira, lau irakasleekin, frontoian. Nahi duen edozein bertaratu daiteke.

Horrekin batera, goizean ere ibiliko dira orekariak ibai gainean zintzilikatutako soketan zehar.

Arratsaldean, berriz, 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan 30 minutuko emanaldiak egingo dituzte. Orekarien ikuskizunak iragarri dituzte, orekaren arteak erakutsiz. 22:00etan bukatuko da guztia.