Poltsak zozkatuko dituzte Itxaropena elkartean

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 14a, 17:50

Iazko hiru saridun, poltsak eskuetan.

Aurten ere ez denez herriko jairik ospatuko, Itxaropena Nagusien Elkarteko zuzendaritza-batzordeak erabaki du 50 poltsa zozkatzea bazkideen artean. Uztailaren 22an da hitzordua. Interesa duen edozein bertara daiteke, baina edukiera mugatuta izango da.

Uztailaren 22an, eguena, 16:00etatik 18:00ak bitartean zozkatuko dituzte 50 poltsak. 

Pandemia dela-eta, elkarteko edukiera mugatuta izango da eta asko jota 40 lagun egon ahalko dira bertan. Gainera, abisatu dute behin edukiera beteta ezin izango dela beste inor lokalera sartu.

Saridunak eta poltsak

Itxaropenako zuzendaritza-batzordetik esan dutenez, zozketaren emaitza ohiko bideak erabiliz jakinaraziko da. Adibidez, Plaentxia.eus atarian emango da saridunen berri. 

Poltsak, berriz, zozketa amaitu eta berehala jaso ahal izango dira. Eta baita ere barikuan, uztailaren 23an, 11:00etatik 12:00etara elkartean. 

Iaz, pandemia egoera zela-eta, gauza bera egin zuen Itxaropena elkarteko zuzendaritza-batzordeak.