Atzo, martitzena, izan zuten udalekuetako begiraleek lagunaren positiboaren berri. Horren ondotik, lagun horrekin kontaktu zuzena izan zuten bi begiraleak etxera jo zuten, badaezpadako neurri moduan eta behin-behinean, ordezko beste bi lagunek bete zuten euren lekua.
Gainera, atzo, gaua kanpoan pasatzekotan ziren eguna eta erabakia hartu zenean eskolako patioan zeuden, gainerako begiraleekin batera.
Atzo bertan etxera
Egoera aztertu ondoren, Kukumixoko eta Udaleko ordezkariek "etsipenez" erabaki zuten, "prebentzio neurri modura eta egoerak okerrera egin ez zezan", udalekuak bertan behera lagatzea. Eta ondoren, atzo iluntzean bertan, erabakiaren berri eman zieten umeei eta gurasoei.
Positiboarekin kontaktu zuzena izan duten begirale biek, gaur, eguaztena, goiz-eguerdi partean dute hitzordua COVID-19aren probak egiteko.