Egoitzaren zuzendaritza eta kudeaketa lehiaketara

Soraluzeko Udala 2021ko uzt. 13a, 14:48

Mesedeetako egoitza kanpotik.

Soraluzeko Mesedetako Ama adinekoen egoitzak esleipenera atera du, prozedura ireki bitartez, zentroko zuzendaritza- eta kudeaketa-zerbitzuaren kontratua; 15 eguneko epea dago. Herriko adinekoen egoitzak lehiaketara atera ditu bertako zuzendaritza- eta kudeaketa-zerbitzuak.

Kontratuaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, bi urteko egikaritze-epeari dagokiona, ehun eta hamar mila eurokoa -110.000,00 €- izango da, BEZ-a barne.

Proposamenak aurkezteko epea 15 egun naturalen ondorengo eguneko goizeko 12:00ak artekoa da, lizitazio-iragarkia kontratatzailearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Proposamenak Euskadiko Lizitazio Elektronikoko Plataforman aurkeztu beharko dira, ondorengo lotura erabilita:

https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/soraluzeko-mesedeetako-amaren-egoitzako-zuzendaritza-eta-kudeaketa-zerbitzuak-ematea/w32-kpeperfi/eu/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.