Asteburuan, 9 positibo

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 12a, 17:56

Barikutik atzora arte, 9 herritarrek positibo eman dute COVID-19a detektatzeko probetan. Herriko intzidentzia-tasa metatua dagoeneko da 1358,83. Bestalde, eskualdeko gainerako herrietan ere gora egin dute positiboek. Mutriku, adibidez, eremu gorrian dago. 

Uztailaren 2an hasi ziren herrian lehen positiboak atzematen, 24 lehen egunean bertan. Hortik aurrera, azken hamar egunotan, beste 30 soraluzetarrek eman dute positibo PCR probetan, azken 8ak pasa berri den zapatuan. Atzo, berriz, ez zuten positibo berririk atzeman.

Hori horrela, lehen positiboak atzeman zituztenetik atzora arte, guztira, 54 soraluzetarri detektatu diote COVID19a. 

Eskualdean ere gora

Debabarrenari dagokionez, uztailaren 2tik honako datuak kontuan hartuta, Soraluze dago egoerarik okerrenean, baina gainerako ia herri guztietan ere ari da gora egiten atzemandako positibo kopurua.

Hona hemen uztailaren 5etik uztailaren 11ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Deba      2        128,37
  • Eibar      31      163,79
  • Elgoibar  7       147,31
  • Mendaro 2       141,84
  • Mutriku   34      658,64
  • Soraluze 17   1358,83
  • Debabarrena    93 
          

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.