Telefono zerbitzuarekiko honako zalantzak mahai-gaineratu dituzte:
- Badago jendea Donostiara egunero doana. Horiek egunero ibili behar dira telefonoz deitzen eta datuak ematen?
- Jende nagusia telefonoz deitzen hasi behar da? Eta enpresan ez badute telefonoa hartzen edo telefono-operadoreak okupatuta baldin badaude, behin eta berriro deitzen ibili behar dira/gara?
- Zer gertatzen da mediku hitzorduren bat izan eta azkeneko momentuan hura aldatzen badute? Egoera hori sarri ematen da.
Marimar Dezak, ekimenaren bultzatzaileak esplikatu duenez, gaia komentatu izan duten herritarrek ez dute egoki ikusten autobus enpresak planteatu duen irtenbidea eta horregatik erabaki du sinadurak batzen segitzea, zapatura arte, uztailaren 17ra arte.
Bestalde, azpimarratu nahi izan du ekimen hau ez doala Udalaren kontra. “Autobus zerbitzu egokia nahi dugu, besterik ez”.