Zabalik da umeendako tailerretan izena emateko epea

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 12a, 08:47

Pandemiaren eraginez etenaldia izan ondoren, 2021-2022. Ikasturtean atzera ere izango dira umeendako tailerrak: zirkoa, robotika, bertsolaritza, mekanografia, xakea eta arte plastikoak eta eskulanak. Izen-ematea zabalik dago.

HHtik hasi eta LHko azken urtera bitarteko umeendako ikastaroak antolatu dituzte Atxolin Guraso Elkarteak, Herrixak Hezi Soraluzeko Hezkuntza Proiektuak eta Soraluzeko Udalak. Urrian hasi eta maiatzera bitartean egingo dituzte, arratsaldeetan, astean egun batean.

Honako tailer hauek izango dira:

Zirkoa

  • 12 urte bitartekoendako, HH5 eta LH6
  • Martitzenetan,
  • 17:00etatik 18:15ak arte (5-7 urte)
  • 18:15etik 19:00ak arte (8-12 urte)
  • Hilero 20 euroko kuota

Robotika

  • 8-12 urtekoendako, LH3-LH6
  • Eguaztenetan, 17:00etatik 18:15era
  • Hilero 25 euro

Bertsolaritza

  • 10-12 urtekoendako, LH5-LH6
  • Eguna zehazteko
  • Hilero 10 euro

Mekanografia

  • 8-12 urte bitartekoendako, LH3-LH6
  • Barikutan, 13:30-14:30
  • Hilero 25 euro (gehi 17 euroko matrikula)

Xakea

  • 8-12 urte bitartekoendako, LH3-LH6
  • Astelehentan, 17:00etatik 18:00etara
  • Hilero 20 euro

Arte plastikoak eta eskulanak

  • 4-7 urte, HH4-LH2
  • Barikutan, 17:00-18:15
  • Hilero 20 euro