Ikas-bidaiatik bueltatu zirenean, Osakidetzak antigenoen probak egin zizkien ikasleei. Baina proba horietan negatibo eman zuten hainbatek sintomak garatzen hasi ziren egunetara. Hori ikusita, PCR probak egiten hasi zaizkie eta horien ondoren, hasieran baino positibo gehiago ari dira atzematen.
Kontuak kontu, gaurko datuen arabera eta bidaiatik bueltatu zirenetik 7 egun pasa direnean, 45 soraluzetarrek eman dute positibo PCR probetan eta intzidentzia-tasa metatua da 1.132,36koa da.