Ekainaren hasieran obra hasi eta hilabetean bukatzea zen aurreikuspena. Euri kontuek eragindako atzerapen txikia tarteko, atzo, zapatua bukatu zituzten lanak.
Ia 30.000 euroko inbertsioa egin du Udalak obretan eta honako elementuak eraiki dituzte:
- Bi quarter (skatepark-aren alde banatan), 6 metro luze eta 80 zentimetro garai.
- Erdian, 80 zentimetroko diametroa eta 35 zentimetroko altuera duen duna bat.
- 3 metroko luze, 75 zentimetro zabal eta 35 zentimetro altu den tiradera.
- Bi jauzi-arrapala. Skaterako bi baranda.
- Fokuak.
Skate parkea inauguratzeko Skate Eguna egingo dute. Uztailaren 24an izango da, 10:00etan hasita. Herritarrendako skate ikastaroak egingo dituzte eta La Kanterako eskatelariek erakustaldia egingo dute, 18:00etan.