Aste honetako martitzen gauean erre zituzten azkeneko edukiontziak, bi, Bidebarrieta kalean. Baina dagoeneko Eibarren 13 halako erre dituzte uztaileko lehen astean. Eta horiei gehitu behar zaizkie maiatzaren 8tik 9rako gauean erre zituzten beste 9 edukiontziak. Mankomunitateak jakinarazi du ekintza horiek 13.592,44 euroko gastua eragin dutela.
Gertakariok onartezintzat kalifikatu ondoren, erakundeko presidente Iosu Arraizek adierazi du Mankomunitatearen aurrekontua ez dela “ordena publikoaren aurkako gertaera hauek sortzen dituzten kalteak konpontzeko”. Gaineratu du mota horretako ekintzak “eskualde osoari eragiten dioten errespetu falta” direla.