Kejak eta eskarixak

Kendu dute trabatik jausitako arbola

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 7a, 15:57

Soraluzeko bainulekua berriro ere erabilgarri dago. Gaur, eguaztena, moztu dute Sagar Errekako putzurako sarrerara jausi zen zuhaitza eta traba erretiratu dute udal langileek. Bide batez, putzurako bidea ere garbitu dute eta horrekin batera, ingurura zikinkeriarik ez botatzeko dioten kartelak ipini dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.