San Ferminetako txupinazo doinuak Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 6a, 16:05

Gaur, uztailak 6, San Ferminetako txupinazoa jaurtitzeko eguna da. Aurten ez da halakorik izango, baina Soraluzeko txistulariek gogoan izan dute hitzordu esanguratsu hori eta eguerdiko kanpaiak jotzeaz bat, Gainza izeneko pieza jo dute udaletxe aurrean. Biribilketa hori da, hain justu, Iruñean txupinazoa jaurti ondoren, La Pamplonesa bandarekin batera txistulariek jotzen duten lehen pieza.