Atzoko 37 positiboei beste bat gehitu behar zaie gaur. Oraingoz, bada, 38 positibo atzeman dituzte Soraluzen eta gaurko intzidentzia-tasa metatua 956,22koa da.
Egoeratik kezkagarria da askok COVID19aren delta aldaera dutela eta adituen arabera, aldaera hori oso kutsakorra dela. Aldiz, albiste pozgarria da oraingoz ez dagoela inor ospitaleratuta eta sintomak izaten ari diren gaixo gehienek sintoma arinak dituztela.