Zuriz jantzita agurtu zuten ikasturtea

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 5a, 19:50

Gustura asko ibili ziren herriko pilotazale gazteak ikasturte amaierako jaialdian, barikuan. Batik bat, ume gehienendako zuriz jantzita eta ikusleak begira zituztela jokatutako partida bakarrak izan baitziren barikukoak. Gainera, iaz ere ezin izan zuten jaialdirik egin, pandemiaren eraginez.

Araneko frontoiko harmailetan senitartekoak eta lagunak zituztela, nor baino nor iaioago jardun zuten pilotan Soraluze Pilota Elkarteko pilotari gazteek, dotore, zuriz jantzita, aurten lehen aldiz. Hori gutxi ez eta gainera, domina jantzita bueltatu ziren guztiak etxera. Beraz, bariku arratsalde borobila izan zuten herriko pilotazale gazteek.

Aurten, 50 bat neska-mutiko ibili dira Soraluze Pilota Elkartean, nahiz eta barikuan gutxiago bertaratu ziren, haietako hainbat oporretan zirelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.