Lourdes Vazquez irabazle

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 5a, 12:09

Lourdes Vazquez ezkerrean eta Nerea Gabilondo eskuman, sariak jasotzen. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Gaur, astelehena, goizean banatu dituzte lore lehiaketako sariak. Lehena Lourdes Vazquezek eskuratu du eta bigarrena Nerea Gabilondok. Guztira, lau lehiakidek parte hartu du aurtengo edizioan.

Ohi denez, Plaza Berrian egin dute sari banaketa, Iker Aldazabal alkatearen eskutik. Lehen saridun moduan, 150 euro eskuratu ditu Lourdes Vazquezek eta bigarren sari modura, 75 euro, berriz, Nerea Gabilondok. 

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei eta zorionak irabazleei.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.