Gutxi bada ere, behera egin du langabezia tasak ekainean. Azken datuen arabera, 247 langabe kontabilizatu dituzte herrian eta maiatzean, berriz, 250 izan ziren. Debabarrenean ere, oro har, behera egin du langabe kopuruak.
Herriko langabe kopurua jaitsi egin den arren, beste behin Soraluzek segitzen du izaten eskualdeko langabezia tasarik altuena. Eibarkoa da bigarrena baina harekin alderatuta, ia puntu bat gehiago du Soraluzeko tasak.
Bestalde, azken datuon arabera, Mutrikun eta Mendaron gora egin du kontabilizatutako langabe kopuruak.