Mendicute lantegiaren pabiloia erosi dute

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 4a, 09:01

Barikuan, Mendicute lantegiaren pabiloiaren bigarren enkantea egin zuen haren jabe zen Gipuzkoako Diputazioak. Lehen enkantean, inork ez zuen pabiloia eskuratu. Baina bigarren enkantean bai. Hasieran eskatutako prezioaren %50era eskuratu du norbaitek Errekaldeko lantegi hura.

Gipuzkoako Foru Aldundiak enkantera atera du Mendicute lantegiaren pabiloia. Birritan egin du enkantea. 

Pabiloiarengatik eskatu zuen prezioa zen 73.202,72 euro. Lehen lizitazio ahalegina ekainaren 30ean egin zuen, jatorrizko prezioaren %80a oinarri. Baina lehen ahaleginean, enkantea desertu geratu zen. Bestela esanda, inork ez zuen hura erosteko proposamenik egin.

Jarduera industrialerako

Hori horrela, bigarren enkantea deitu zuen, uztailaren 2rako, jatorrizko prezioaren %50ean. Bigarren ahaleginean bai, saldu zuen Errekalde 23ko pabiloia, 36.601 euroan. Hori bai, ez dute publiko egin zeinek eskuratu duen. Edozein modutan, eskuratu duenak jarduera industriala baino ezin du abiarazi bertan, lantegi haren lurrak industrial modura baitaude kalifikatuta.