Tango klasikoa estilo propioarekin lantzen duen talde beteranoa da Malevaje. 80ko hamarkadaren erdialdera Madrilen sortu eta gaur egunera bitarte, hamabost disko baino gehiago kaleratu dituzte, bira paregabeak eginez eta ospe handia jasoz Europan nahiz Argentinan.
Egun, Vino amargo (Ardo mindua) proiektua aurkezten dihardute eta bertan, euren erara, herri-musikari omen egin nahi diote: tangoa ez ezik, abesti frantsesa, balada eta flamenkoa ere interpretatzen dituzte, beti ere estilo berezi batean.
Soraluzera hirukote formatuan datoz:
• Antonio Bartrina, ahotsa
• Fernando Giardini, bandoneoia eta gitarra
• Fernando Gilabert, kontrabaxua
Kontzerturako sarrerak Iratxo goxodendan eskura daitezke 5 euroko prezioan.