Lau partaide aurtengo balkoi lehiaketan

Egoitz Unamuno 2021ko eka. 28a, 11:26

Iaz parte hartu zuen balkoietako bat.

Lau herritarrek eman dute izena Udalak antolatu duen balkoietako lore lehiaketarako. Epaimahaiak gaur hasi eta uztailaren 2ra bitartean begiratuko ditu izena eman duten balkoiak, sailkapena erabakitzeko. 

Ondorengoak dira izena eman duten lau herritarren balkoiak: 

  • Santa Ana 21-5. Esk ( Santa Ana kalera)
  • Baltegieta 26-4. Ezk. ( Errekarantz)
  • Errebal 22-2. ( Zubirantz) 
  • Ezozibidea 28-2. Ezk ( Kalerantz)

Sariak, ohiko moduan, bi izango dira: 150 eurokoa lehena eta 75 eurokoa bigarrena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.