Botiken koordainketako gastuak berreskuratzeko laguntza zerbitzua

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 24a, 09:01

Botiken koordainketa berreskuratzeko laguntza zerbitzua eskaintzen dute Itxaropena Nagusien Elkartean zein elkartearen blogean. Bulegora joan nahi duenak, martitzenetan, 11:00etatik 12:00ak bitartean du horretarako aukera. 

“Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak” tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskaini dute Itxaropena Nagusien Elkartetik. 

Batetik, laguntza horiek eskatzeko informazio osoa eta bete beharreko inprimakiak elkartearen blogean zintzilikatu dituzte, guztien eskura.

Bestetik, dokumentazio hori guztia betetzeko eta entregatzeko laguntza eskaintzen dute elkartean, aurrez aurrekoa, martitzenetan, 11:00etatik 12:00ak bitartean, Itxaropenako bulegoan.  

Hartzaileak

Honako hartzaileek dute laguntza horiek eskatzeko eskubidea:  

  • Gizarte Segurantzako pentsiodunek.
  • Langabetuek.
  • Laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek.
  • Espainiako Estatuan erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimen gabe dauden atzerritarrek.
  • EAEtik kanpo egindako gastua egin dutenek, eta klase pasibo-izaera duten pentsiodun titularrek eta haien onuradunek.