Barikuan, errepidea itxita

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 23a, 11:40

Autobusak, zubian barik, Mendiolan eta Carmelo Mendizabalenean geratuko dira.

Skate parkeko lanak direla-eta, barikuan, ekainaren 25ean itxita izango da Baltegieta kalea ia goiz osoan. Horren ondorioz, Eibarrera zein Donostiara doazen autobusak (Eibarrerako noranzkoan doazen guztiak) Carmelo Mendizabaleneko zubian zein Mendiola industrialdeko zubian geratuko dira, 09:00etatik 12:00ak bitartean.

Paddle pistaren ondoan ari dira eraikitzen Skate parkea eta obrarekin lotutako zamalanak egin ahal izateko itxiko dute Baltegieta kalea.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.