Plan estrategikoari dagokionez, Soraluzeko Musika Eskola indarberritzeko egitasmoaren lehen pausuak izango dira. Oro har, helburu nagusia da hurrengo lau urteetan musika eskolako ikasleen matrikulazioen eboluzioa egonkortu eta goranzko joera eman.
Izan ere, ohiko batzar orokorrean jakinarazi zutenez, azken urteotan jaitsi egin da musika eskolan matrikulatutako ikasle kopurua eta urtetik urtera errepikatu egiten da beheranzko joera hori. Horren adibide, 2020-2021 ikasturtean, metalezko instrumentuetan ez zen inor matrikulatu (tronpeta, tronboia eta bonbardinoa) eta eskari faltagatik eskaintza desagertu egin zen.
Edozelan ere, plan estrategikoan azpi-proposamen eta lan ildo ugari aztertu dituzte eta guztiak mahai gaineratuko dituzte asteleheneko batzarren.
Zuzendari aukeraketari dagokionez, berriz, azken urteotan funtzio hori bete duen Nagore Sanz ordezkatuko duen pertsonaren ordezkoa proposatuko dute astelehenean.