Ludotekan zein Gaztelekuan izena emateko epea zabalik da

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 22a, 17:42

Umeak ludotekan, 2020ko Euskararen Egunean.

Soraluzeko Udalak zabaldu du Udal Ludotekan eta Gaztelekuan datorren ikasturterako matrikulatzeko epea, uztailaren 2ra arte. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian bakarrik onartuko dira matrikula berriak bi zerbitzuotako taldeetan.

 

Ludotekako zein gaztelekuko, bietarako kuota da 40 euro, urtean. Baina familia baten bi matrikula edo gehiago baldin badaude, 30 eurona ordaindu behar da. 

Izena emateko, formularioa bete beharra dago. HEMEN klikatuta egin daiteke hori.

Ludotekan, batez beste, 125 ume ibili ohi dira, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitartean.

Gaztelekuan, berriz, 55 lagun ibili ohi dira, kasu honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.