Sotano 21 taldearen kontzertua barikuan

Egoitz Unamuno 2021ko eka. 23a, 08:00

Sotano 21 taldeko kideak.

Sotano 21 musika talde elgoibartarrak kontzertua eskainiko bariku iluntzean (19:00) antzokian. Sarrera debalde izango da eta Instagramen edo emanaldia hasi aurretik eskuratu ahalko dira antzokirako sarreran bertan. 

Sotano 21 musika taldeko kideak 2019an hasi ziren elkartzen, artista ezagunen bertsioak jotzeko: Juanito Makande, Fito y los Fitipaldis...Gaur egun, runba estilo berbera mantentzen dute blues ikutu eta guzti. Barikuko kontzertuan, bertsioez gain, Asier Talandas gitarristaren Melobrazo laneko doinuak ere joko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.