DBH 1. eta 2. mailakoendako udako ekintzak

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 21a, 15:15
Soraluzeko hainbat ume Mutrikuko hondartzan, 2019an.

Aurten, estreinako aldiz, DBHko 1. Eta 2. mailakoendako aisialdiarekin lotutako ekintzak antolatu dituzte uztailerako. Bi ekimen izango dira: batetik, hondartzara irteera eta bestetik, mendira irteera, gaua ere mendian eginez. Izen-ematea uztailaren 2ra arte dago zabalik.

Uztailaren 19an egingo dute DBHkoendako lehen irteera. Mutrikuko hondartzara joango dira egun pasa.

Bigarren irteera, berriz, uztailaren 21ean eta 22an izango da. Kasu horretan, mendi ibilaldia egingo dute eta gaua mendian, San Andresen pasatuko dute, hurrengo eguneko eguerdira arte.

Izen-ematea

Izena aldez aurretik eman beharra dago, uztailaren 2a baino lehen. Formularioa bat bete beharra dago horretarako. HEMEN klikatuta egin daiteke.

Udaleku irekiak moduan, DBHkoendako udako eskaintza hori Kukumixo Aisialdi Taldeak antolatu du, Udalak finantzatuta. Miren Gallastegi Kukumixoko arduradunak esplikatu duenez, iaz, 6. mailakoek azken udaleku irekiak egin eta gero eskatu zuten udaleku irekietan jarraitzeko aukera. Bada, hori ikusita, erabaki da eurei zuzendutako eskaintza propioa egitea”.