Untzeta, Urruzti eta… Deba

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 20a, 09:01

Udalerriko erreken gaineko azken kapitulua da gaurkoa. Alfabetoarekin bukatu eta Untzeta eta Urruzti dira errepasoko azkenak eta zelan ez, herriaren erdigunea den Deba ibaiari ere egingo zaio bertan lekua. 

Soraluze herria, milioika urtetan Deba ibaiak higaduraren ondorioz sortutako bailara estu baten barnean kokatzen da. Ibaia bera 62,4 kilometro luze da eta horietatik 5 pasatzen dira Soraluzetik.

XVIII. mendean, Argien mendean zehar, Mediterraneoa eta Atlantikoa Zadorra eta Deba ibaien bidez elkar lotzeko egitasmoa planteatu zen. 1776 eta 1790 artean Frantzisko Xabier Muniberen aginduz zati batzuk egin bazituzten ere, proiektua ez zuten gauzatu ahal izan orografia zailak diru asko eskatzen zuelako.

Bestalde, XX mendeko bigarren erdialdean Deba ibaia bihurtu zen Europako ibai kutsatueneko bat, kutsatuena ez bazen. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN. 

Untzeta eta Urruzti

Untzeta da Soraluzeko erreka aldapatsuenetakoa da. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Bestalde, Urruzti errekaren urak ur-biltegi batean biltzen dira, gero tutu baten bidez Sologoeneko zentralera eruateko, tutua Deba ibairen azpitik pasatzen dela. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.